Gaurko saioan, beste askotan bezala gorputzak eremu eta testuinguru desberdinetan nola mugitzen diren aztertzen segitu dugu. Judith Butler (idazle, irakasle, filosofa eta feminista) eta Sunaura Taylorren (marrazkilari eta aktibista desgaitasundun pertsonen eta animalien alde) bideo bat ikusi dugu oraingoan, irakasleak
galdera batzuk erantzutea eskatu digu, hurrengoak dira:
- “Elkarrekin ibiltzea” zer esan nahi du?Ibiltzea ez du zetan beti oinekin aurrera egitea izan behar. Oinak mugitu ezin dituenak ere ibiltzen du Butlerren iritsiz, ibiltzea edozein aspektutan aurrera egitea dela adierazi nahi du.
- “IMPAIRMENT” (hondatze, asaldura) eta “DISSABILITY” (desgaitasun) hitzek zer esan nahi dute autoreen ustez?“IMPAIRMENT” hitzak pertsona batek biologikoki dituen arazoak dira, adibidez oinak mugitzeko zailtasunak izatea edota ezin mugitu izatea.“DISSABILITY” hitzak berriz gizarteak pertsona horretan egiten duen errepresioa da, gizarteak pertsona hauengan sortzen duen ikuspuntua.
- Zaintzaren paperak zer esan nahi du?Zaintza gizakiak dituen betebehar basikoak asetzeko eman behar den laguntza da Taylorren iritsiz. Denok gara “independienteak” eta “dependenteak” aldi berean.
- Nola egiten dute bat generoak eta “desgaitasunak”?Gure gorputzak dituen mugitzeko patroiei egiten zaien errepresioa edo dituen arauak. Adibidez genero bakoitzak mugitzeko era bat dauka eta sexu bateko pertsona batek beste generoko mugimenduak egiten dituen momentuan “normaltasun” horretatik irtetzen da.“Desgaitasunak”, aurreko galderan esan dugun bezala, pertsona bateri dituen zailtasunengatik (gehienetan gorputzeko mugimenduetan ikusi ahal daiteke arazo biologikoa) ezartzen zaion errepresioari deritzo.
Bideo honetan gizartean guztiz onartu gabeko pertsona biren arteko elkarrizketa zintzo bat ikus eta entzun dezakegu. Haien munduarekiko ikuspuntua oso desberdina da gurearekiko haien mugitzeko patroiak ez baitira "ohikoenak". Sunaura gurpildun aulkian ibiltzen da, bai ibiltzen dela esan dut.
Judith berriz mutil bat da neska baten gorputzean, bere janzkera eta mugitzeko moduak mutil generoari loturik daude. Iñola ere ez nuke pentsatuko ez daudela gizartera egokituta, baizik eta gizartea ez dagoela haiei egokitua. Hori da arazoa.
Hona hemen ikusitako bideoa:
Judith berriz mutil bat da neska baten gorputzean, bere janzkera eta mugitzeko moduak mutil generoari loturik daude. Iñola ere ez nuke pentsatuko ez daudela gizartera egokituta, baizik eta gizartea ez dagoela haiei egokitua. Hori da arazoa.
Hona hemen ikusitako bideoa: