domingo, 10 de marzo de 2019

IVAN ILLICH 2.0

Aurreko klase baten, Illich-en ideiak batzen dituen "Otra modernidad es posible" liburuaren beste kapitulu bat irakurri genuen, hurrengo galderei erantzunez geroago:

1. Zer esaten du Illich-ek aurrerapen teknologikoen inguruan? Zein da honen ondorioa eskoletan? 
Teknologia aurrerapenak helburu jakin batekin sortu dira, baina gero aurrerapen hauek helburuen aurka dijoaz. Eskolaren helburua berdintasuna sustatzea da batez ere, baina ez dut use teknologiak honetan lagundu duenik baizik eta desberdintasunak handitzen dituela. Beste adibide bat medikuntzan dago, gaixotasunekin bukatu beharrean hauek zabaltzeko teknologia bat dela

2. Zergatik sustatzen da zenbait teknologien hedakuntza nahiz eta nabaria izan ondorio kaltegarriak dituela?
Ekonomikoki boteredunak indartzen ditu, gizartearentzat kaltegarria dena haientzat onuragarria baita. Mito edo erritual hitzak erabiltzen ditu Illichek egoera hauek deskribatzeko. Mitoa aurrerapen beharrarekin lotzen du, gizarte kontsumista baten aurrerapena, eta mito hau betetzeko erritualak ezinbestekoak dira. Mitoak gainera erritualak eta hauen ondorioak diuzten konbtraesanak ezkutatzen ditu. Adibidez: Abiadura Handiko Trena, arinago bidaiatzeko dela saltzen da, eta fin ekonomikoak ezkutatzen dira (AHT-a eraikitzeko benetako arrazoiak izanik).   

3. Eskolaren izaera “kontraproduktiboa” ikusita, alegia, hezkuntza instituzioak ez duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena ere; zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
3.1. Desikasi behar dugu gure kabuz ikasi ahal dugula. Eskolan bakarrik ikasi ahal da bizitzara prestatzeko (eskolaren iritsiz, Illich honen aurka)
3.2. Ikasi behar dugu eskolarizatutako jakinduria dela jakinduria baliodun bakarra.
Eliza baten bezala, ezkutuko kurrikulumak hurrengoa komunikatzen du "fuera del rito no hay salvación".

4. Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Eskolak pertsonak merkantzia bihurtzen ditu instituzioek merkantzia hori libreki maneiatzeko.

5. Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da? Zein zentzutan gertatzen ari da hau?
Desirak beharrak sortzen ditu, beharrak desira bihurtuz geroago.

6. Illich-en aburuz, zein da kapitalismoaren "mantra" aurrerapenaren harira? Zer da sortzen ari duena aurrerapenaren ideologiak?
Kapitalismoa eskolan ikasten da, etengabeko kontsumoa bihurtzen da. “Creer que lo nuevo siempre es mejor”.

7. Zertan datza "teknologien agindua" kontzeptuak? Nola lotuko zenuke gizartearen deseskolaratzearen aldarrikapenarekin?
“Si algo es tecnicamente posible, se tiene que hacer”







No hay comentarios:

Publicar un comentario