martes, 5 de marzo de 2019

TOMBOY


Otsailaren 7ko saioan, "Tomboy" filma ikusi genuen klasean. Film honetako protagonista hiriz aldatzen den 10 urteko neska bat da, Laure. Bere bizitza berrian Michael izeneko mutikoa dela esaten du, beti gustatu izan bait zaizkio mutilen erropak, mutilen mugimenduak eta hauen jarrerak. Uda igarotzen doa, klaseak gero eta gertuago daude eta Michaelek uda osoa eman du mutil moduan konportatzen. Aldaketa honetan zehar bere arrebaren laguntza da daukan sostengu bakarra, bere sekretua dakien bakarra.

Pelikula honek txikitatik genero desberdinketan ezartzen dizkiguten aurreiritzi eta rolak apurtzen
zaiatzen da. Huts egite bat da txikitatik urdina maskulinoarekin lotzea zein larrosa feminitatearekin lotzea. Akats bat da neskentzako jastailu batzuk erostea eta mutilentzako jostailu beste batzuk erostea. Errakuntza bat da sexu bakoitzari jarrera, aktuatzeko era zein hitz egiteko tonu zein forma desberdinak ezartzea. Eta oraindik tristeagoa da mutilei lotzen diren atributo horiek ausarta izatea, indartsuena izatea zein botereduna izatea direla, neskei ahulak direla erakusten zaie, sumisak izatera eta ederrak izan behar direla erakusten zaien bitartean.

Eszena bat dago non Laurek zakil moduan erabiltzen duen plastilina tuboa, jausitako haginak gordetzen dituen kutxa berean gordetzen duen. Laurek bere gorputzaren parte sentitzen dituen gauzen artean sartzen du plastilinazko zakil hori, bere identitatearen parte baita, fisikamente ez daukana, baina bere mundua ikusteko era eta bere sentitzeko era baldintzatzen duena.

Niri pertsonalki asko gustatu zait filma eta generoen inguruan daukagun ikuspuntuari buelta bat emateko film bikaina dela pentsatzen dut, edonori aholkatuko nioke ikus dezan eta arreta handiz gainera! Azpian trailerra uzten dizuet ⏬


No hay comentarios:

Publicar un comentario