Eskolari kritikoak diren ikuspuntuak ikusteko, gaurkoan Humberto Beckek idatzitako "la critica de las herramientas" aztertuko dugu, Ivan Illichen pentsamendua aztertzen duena. Izenburuan dioen moduan, erraminten inguruan aritzen da Illich;
Bere ustetan, termino zabal baten, erraminta hitzak giza akziotik sortutako instrumentu guztiak hartzen ditu. Konkretuago, helburu jakin bat lortzeko sortutako edozein dispositibo da.
Industrializazioak, erabilera baloreak alde batera uztea eta aldaketaren balorearekin ordezkatzea dakar. Honek ingurune sozialaren aldaketa ere badakar, lehenengoen erabilera murriztuz. Erabileraren balorea, berez gizaki moduan ditugun gaitasunak dira, adibidez oinez egiteko ahalmena. Ahalmen hau askotan ordezkatuta ikusten da kapitalismoak jarritako garraioengatik, aldaketaren balorea izango litzaketeena. Ideia hau hezkuntzara eramaten badugu erabilera balorea umearen jakinmina eta kuriositatea da, haien kabuz ikasteko ahalmena daukate. Hezkuntzak berriz hau itzaltzen du aldaketaren balorearekin, testu liburuen bidezko ikaskuntza inposatuz eta nola ikasi erakutsiz.
Honek Illichen gizartea eskolarizatzera laguntzen du. Estatuak inposatzen dio eskolari zer erakutsi instituzionalizatuta baitago hezkuntza sistema.
Illichen ustez, eskolak klase estrukturak sortzen ditu baina eskolaren benetako helburua berdintasuna sustatzea eta desberdintasunekin amaitzea izan beharko litzateke. Hau aldatzea oso zaila dela dio, hasierako maila sozio-ekonomiko kulturalak oso desberdinak direlako ume batzuen eta besteen artean, eta eskolak benetan egiten duena desberdintasun hauek nabariagoak izatea da.
Oso aberasgarria iruditu zait Illichen inguruan irakurtzea klasean, gaur egungo eskola eredua kritikatzen baitu ikuspuntu anarkista batetik. Hurrengo liburutik hartu dugu artikulu hau egiteko erabilitako testua:
No hay comentarios:
Publicar un comentario